XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta ziñez, juez aientzat birao bezala jo zitekean Jesusen esana.

Jainkoari bakarrik dagokion ospea bereganatu naiez zebillela pentsa zezaketen, alegia.

Ez dugu, gaiñera, ahaztu bear lehenbiziko kristauak Jesus zergatik izan zen kondenatua jakin naiez ibilliko zirela.

Eta Sinedrioko jaun aiek errugabe bat kondenatu zutela bein baiño geiagotan entzun bearko zuten kristauen aldetik.

Orregatik, eta beren burua zuritzeko, Juizio ospetsu artan gertatutakoa agertu bearko zuten.

Beraz, ebanjelioek diotena, egia delako itxura guztia dauka.

Jesusek biltzar aretan aitortua, bai aren izkera-moldeakin, eta bai aren bizitza ageriko beste zenbait unetan esandakoakin ere, miragarriki egokitzen da.

ZEARKAKO FROGANTZAK

Jesusek, bere Jainko Semetasunaz duen konzientzia, era askotara adierazi digu.

Itz agerriz eta garbiz esanak baiño ozenago izan oi dira sarri askotan egiteekin eta zearka bezala adierazten direnak.

Bai horixe.

Eta Jesusen bizitza osoan, egikeratan eta bai izkera moldean ere, ezagun da jokabide au.

Ebanjelioetan ageri zaigun Jesus orrek ba du bere buruaz konzientzia bat txit apartekoa, eta are jainkozkoa.

Inpresio hori egiten diote ebanjelioek, arreta pixka batekin irakurtzen dituen edozeiñi.

Adibidetzat aipa ditezken pasarteek, mordoa osatzen dute.

Pasarte oiek, bakarka eta bereziki arturik, ez dute bearbada orrenbesteko pisu edo indarrik, baiña bildu ezkero, argi egiten diote elkarri, eta Jesusen barrena, orain arte aztertu diren aitorrera ospetsu oiek bezain garbi salatzen digute, garbiago ezpada.

Jesusek bere esanetan, naturalki eta ezer esango ezpalu bezala, arrigarriak esaten ditu bere buruaz, bere nagusitasunaz, alegia.

Ebanjelioak idiki besterik ez dugu.

Ona adibide bat: Ninibetarrak ailtxatuko dira epai-egunean gizaldi onen kontra, eta kondenatu egingo dute; penitentzi egin zuten aiek Jonasen esanera-ta.

Ona berriz emen Jonas baiño aundiagoa.

Egoaldeko erregiña jeikiko da epai-egunean gizaldi onen kontra eta kondenatu egingo du (...).